2014-05-28

Ugerilekuko saioak amaitu dira!

Ikasturte osoan zehar laugarren mailako ikasle guztiak Artxandako polikiroldegira joan dira uger egiten ikasteko, euren teknika hobetzeko eta ondo pasatzeko. Gaur, 4.A taldeak azkenengo saioa izan dau eta ziur gagoz uda honetan ederto baten egingo dabela uger Euskal Herriko hondartzetan. Datorren ikasturtera arte, ugerileku maitea!



2014-05-21

4. mailako teleberriak

Duela hilabete batzuk teleberri bat prestatzen egon ginen. Bost ikasleekaz eginiko taldeek teleberri bat prestatu behar izan eben, eta bertan hainbat profesional egozan: aurkezleak, kamarak, argien arduradunak... Aurkezlea txandakatuz, hainbat gaien barri emon euskuen: Euskal Heriko barriak, atzerrikoak, kirola, eguraldia, txutxumutxuak... Hauek dira dana prestetan egozan momentu batzuk

2014-05-07

Bilbobuseko bisita

Astelehen eta martitzenean Bilbobuseko kotxeretan egon ginen enpresa handi hau ikusi eta ulertzen saiatzeko. Bilbobusek autobus berezi bat ekarri eban Begoñazpi Ikastolara, eta handik kotxeretara joan ginen informazio bideo batzuk ikusten. Han, egunero burutzen diran ekintzak ikusi genduzan: motoreak eta kristalak aldatu eta konpondu, garbiketa, gasolina sartzea, dirua batzea, autobusen jarraipena GPSagaz... Horretaz aparte, jolas batzuk egin genduzan eta ikasle guztiek opari politak jaso eben.




2014-04-11

Antzerkia ikastolan

Urtero lez, atzerriko antzerki talde bat etorri jaku ikastolara, Frankenstein antzerkia aurkeztera. Ikastolako ikasleak parte hartu dabe eta primeran pasatu dabe.




Irabazlea daukagu!

Mirarien arte txapelketan irabazlea daukagu: Naia González Eguilondo da, 4Dkoa. Bere arte lanean Jesusen mirari bat irudikatuta dago, Decapolisen gormutuagaz gertatu zana hain zuzen ere. Artistak arte modernoaren bitartez isladatu dau Bibliako mirari hau. Zorionak artista!

2014-04-09

Soinketako dantzak

Pasadan hilabetean gorputz adierazmena lantzen ibilia ginan, eta zenbait ekintzen artean dantza txapelketatxo bat egin genduan. Bost-sei ikasle talde bakotxeko, abesti bat, zortzi pauso gitxienez, entsaioak eta... dantza egitera!!! Hona hemen talde baten adibidea.

2014-04-08

Mirarien arte lehiaketa

Azkenengo astetan mirariak lantzen ibili gara. Hau egin eta gero, arte lehiaketa bat antolatu dogu eta hauek dira ikasleen proposamenak. Arte lan bakotxean, Jesusen mirari bat agertu behar zan arte korronte bat aukeratuta (romanikoa, klasikoa edo modernoa). Margolanaz gain, markoak egiten ibili dira, eta arte lanaren atzetik mirariaren azalpena idatzita dago.

Aste honetan zehar, hirugarren mailako ikasleen botoei esker, "Mirarien arte txapelketa"ren irabazlea plazaratuko dogu. Zorte on guztio!